Mayen zibilizazioa

Historioa:

 

Mayen zibilizazioa Yucatán, Guatemala eta Hondurasen zabaldu zen III. Eta XV. mendeen artean. Denbora honetan, Egiptorekin konpara ditzakegun tenplu eta piramide ugari eraiki zituzten, gaur egun erabiltzen dugun egutegia baino zehatzagoa zena erabiltzen zuten, Venusen ibilbidea trazatu zuten, eguzki eta ilargi eklipseak noiz ziren jakin zuten, idazteko sistema aditua rebili zuten eta nekazaritzarako teknika oso garatuak izan zituzten. Bapatean zibilizazio hau desagertu egin zen. Inork ez daki zergatik izan zen. Hauek izan daitezke arrazoietako batzuk: inbasio ugari jasan zituzten, lehortea egon zen eta nekazal produktu gutxi lortzen zituzten, gaixotasun ugari zeuden eta gizarte mailan desberdintasun ugari zeuden.

 

Kultura:

        

-         Arkitektura: egin zituzten eraikin guztiak zurezkoak edo harrizkoak ziren. Eraikin ugari egin zituzten: jauregiak, tenpluak, pelotako jokuak egiteko tokiak, galtzadak, lurrunezko komunak etab.

              Harrizko piramide eskaileradunak oraindik kontserbatzen dira. Chichén Itzá da piramide famatueneko bat. Urtean behin eguzkiak suge itxurako itzala eragiten du eta jende ugari joan ohi a ikuskizun harrigarri hau ikustera.

 

-         Idazkera: Amerikako herri indigenen arteko idazkera sistema konplexuena asmatu zuten. Testu ugari idatzi zituzten idazkera honekin, hauek oso ondo etprri zaizkigu beraien bizimoduaz jakiteko.

-         Astronomia: egutegi oso zehatza osatu zuten. Urteak 365 egun zituen, 20 eguneko 18 hilabeteetan banatzen zena gei 5 eguneko hilabete bat.

-         Matematika: sistema hogeitarra erabiltzen zuten. Zeroa irudikatzeko irudia bazuten ere, honekin eragiketak egiten zituzten. Puntu batek 1 zenbakiaren balioa zuen eta marra batek bostekoa. Horrela hemeretziraino zenbatu zezaketeen. Zenbaki altuagoetarako irudiak posizioz aldatzen zituzten.

 

 

Bizimodua:

-         Gizartea: apaiz eta nobleak hirietan bizi ziren. Nekazariak hiritik gertu zeuden landa guneetan bizi ziren. Ekonomi zutabea nekazaritza zen eta askotan ohian zatiak mozten ziren produktu gehiago lantzeko tokiak egiteko. Gehien lantzen ziren produktuak: artoa, kotoia eta kakaoa ziren. Kakaoak garrantzi asko zuen eta moneta bezela erabiltzea iritsi zen. Esklabotasuna existitzen zen ere, eraikin asko esklabuen bitartez eraiki zirela uste da.

-         Hilketak: erlijiotasuna zela eta, hilketa ugari egiten zituzten. Emakumeak ziren hiltzen zituztenak. Hilko zuten emakumea jaiotzetik zen hautatua hilketarako. Familiarentzat ohore handia zen herriarengatik bere alabaren bizitza ematea. 13 urterekin gutxi gora behera hiltzen zituzten emakumeak. Lore eta apaingarriak jartzen zizkieten, belar batzuekin drogatzen zituzten eta soka batzuekin lotzen zituzten . Laban batez sahietsetan zauri bat egin ondoren, bihotza ateratzen zioten. Bihotza ontzi batean ipintzen zuten. Tenpluan Jainko bat irudikatzen zuen eskultura bat zegoen eta bertan bihotza zuen ontzia ipintzen zuten. Gorputza tenplu barrura edo laku batera botatzen zuten. Hilketa hauek eginez beraientzako onak ziren gauzak lortuko zituztela uste zuten.

-         Pelota jokoa: kautxozko baloi batekin jolasten zen, bat eta hiru kilo artean pisatzen zuena. Jokoa, pelota gorputz enborrarekin jauztean datza besoen eta hanken laguntzarik gabe. Jolasteko zelaian, hiru metroko altueran zeuden kanastetan sartu beahr zuten baloia. Joko hau erlijioaren mailan hilketak egitea bezain garrantzitsua zela esan daiteke.Talde irabazlearen kapitaia hil egiten zuten eta bere bizitza Jainkoari eskaintzen zioten.

 

-         Itxura fisikoa: polita egoteko ohitura oso bitxiak zituzten:

Ilea: oso garbia eta olioetan bustita zeramaten beti. Gizonezkoek hegaztien kurkubilen antzekoa orrazten zuten ilea eta emakumezkoek bi zatitan banatu eta belarrietan kiribiltzen zuten.

Begiak: haurrak zirenean objetu disdiradun bat jartzen zieten begi tartean. Horren bidez, begiak okertzen zitzaizkien. Ikur hau, beraientzat oso garrantzitsua zen.

Burua: txikitatik buruan bi egur xafla jartzen zizkieten garezurra estutuz.

Ahoa: hortzak jadez apaintzen zituzten eta askotan hiruki itxura emanez limatzen zituzten.

       Belarriak: zulatu eta belarritakoak ipintzen zituzten.

Comentarios

Zer interesgarria!! Oso ona!! ez nekien horrelakorik!oso bitxiak iruditu zaizkit maya hauek.


jduolpbex gptnrf hctj hfnur ocjlzy njvhdcle kaypf


La pagina esta super bien pero poner tambien lgo de los incas, ...


Menuda mierda de pagina, ke kutre!


oso ondo dado informazio au

zorionak!


eaeaaaaaaaa

aupaa goierri futbol taldeaaaaaaaaaa

jaja

adei osbuk

ba eztau gaizki web orri hau

filosofiako lana iteko laundukoit

jaja

txungos
aio


Eskerrik asko!!
Lan bat neukan mayeei buruz eta ez nuen ezer aurkitzen, eskerrik asko hau ipintzeagatik!!


Añadir un Comentario:



Inserta aquí el código de verificación que ves en la imagen.

Acerca de lauralvarez

Mayen zibilizazioa

Archivo

Suscríbete

RSS | Atom

Contacto

Contactar

Albergado en:blogdiario.com

Noticias: Noticias